XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pasa zen handik eta itxita zegoen. Handik bi egunetara ere bueltatu zen.

Itxita orduan ere.

Azkenean, laugarren egunera sartu ahal izan zen.

Garbiketak egiten ari ziren.

Bi neska ari ziren lurra lustratzen.

- Jaime? Ba, kanpoan dago, hala uste dut.

- Baina... non? - Ai, neska, zer dakit nik! begiak zabal-zabalik zituen neskak Sarah-rengana.

Galdeiozu Iñakiri, nahi baduzu.

Iñaki, jatetxeko nagusia, gizon puska zen.

Goitik behera begiratu zion Sarah-ri, bi besoak gerrian.

Sarah-ri bere aita bururatu zitzaion.

Lerdentasun bera eta baita desafio planta bera ere.

- Eta? Jaimeren laguna zara, ala zer? - Bai.

- Eta kezkatuta zaude, ala zer? - Bai.

- Ba, ez zaitez kezkatu eta ateraino lagundu zion edukazioz.

- Pasako da, pertxanta.

- Bueltatuko da mutila. .

Sarah jo ta geldi geratu zen Iñakik haren atzean itxi zuen atera begira.

Kontatu ote zion Jaimek neska ingelesa bat ezagutzen zuela? Horregatik hitzegin ote zion ingelesez?....